Finanzas Éticas

Fiare Banca Etica-ko bazkide eta bezero diren Gorka Bueno eta Marijose Viso-ri elkarrizketa

Gorka eta Marijose bankuko bazkide eta bezeroetako bi dira. FInantza etikoen hautaketaz eta Fiare Banca Etica-rekin izandako esperientziaz arituko dira. Noiz eta nola ezagutu zenuten Fiare? 2008 baino lehen bagenekien banka etikoko proiektu bat zegoela Bizkaian. Urte horretan, krisi ekonomikoaren eztandarekin batera, bazkide bihurtu eta gure aurrezkien zati handi bat Fiaren gordetzea erabaki genuen. Zergatik […]

5 octubre 2015

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Gorka eta Marijose bankuko bazkide eta bezeroetako bi dira. FInantza etikoen hautaketaz eta Fiare Banca Etica-rekin izandako esperientziaz arituko dira.

Noiz eta nola ezagutu zenuten Fiare?

2008 baino lehen bagenekien banka etikoko proiektu bat zegoela Bizkaian. Urte horretan, krisi ekonomikoaren eztandarekin batera, bazkide bihurtu eta gure aurrezkien zati handi bat Fiaren gordetzea erabaki genuen.

Zergatik eman zenuten bankutik aldatzeko pausua?

Urte horretan (2008an) Fiarek ez zigun banka zerbitzu askorik eskaintzen; bakarrik aurrezki produktuak. 2008an eta 2009an, kiebran erortzen ari ziren banku erraldoiak agertzen ziren prentsan, eta baita inork ulertzen ez zituen produktu finantzarioak salerosi zituzten aurrezki kutxak ere. Guri, iruditzen zitzaigun Fiare erokeria horretatik at mantentzen zela. Nahi genuena zen gure aurrizkiak ondo kudeatuta izatea, irizpide etikoekin, besterik ez.

Azaldu ezazue, mesedez, Fiareren zein zerbitzu erabiltzen duzue…

Gure jarduera Fiare Banka Etikoan handitzen joan da, eskainitako zerbitzuen handitzearekin batera. Banku bat eraikitzea hutsetik hasita ez da erraza! Une honetan eperako aurrizki bat dugu, eta kontu korronte bat ohiko helbideratzeekin: nomina, argia, telefonoa, ura… Operazio guztien jarraipena internet bidez egiten dugu. Txartelak eskuragarri izango ditugunean kutxazainetan dirua ateratzeko, eta ordainketa elektronikoa egiteko, orduan gure ohiko behar bankario guztiak jada ase egongo dira.

Zuen ustez, zein da Fiareren aldea beste bankuen aurrean?

Kuriosoa da. Fiare banku etiko bat da: haren funtzionamendua engaiamendu etikoan eta kudeaketa demokratikoan oinarritzen da. Gure inpresioa da hori ez dela ohikoa finantza-sektorean, orokorrean. Hor duzue, jada, alde garrantzitsu bat. Alabaina, uste dugu horri esker ere Fiarek banku on batek izan behar duen itxura gehiago duela beste askok baino: aurreztaile eta finantzazio-eskatzaileen arteko artekari bat, bitartekotza horiek gizartearen onerako baliatuko diren proiektuak finantzatzeko benetan izango direla ardutzatzen dena.

Bezeroez gain, bazkideak ere bazarete. Zer da, zuentzat, Fiareren bazkideak izatea?

Beste finantza sistema bat nahi badugu, funtsezkoa da herritarrok horretan aktiboki parte hartzea. Gaur egun, Bizkaian, Fiare horretako aukera ezin hobea da. Fiare da gure bidea sentitzeko beste finantza sistema desberdin bat eraikitzen ari garela.

Uste al duzue krisiak jendea banka etikora hurbildu duela?

Krisiak, batez ere, jendea haserretu egin duela bankuekin. Banku askok iruzur egin diote jendeari, engainagarriak ziren produktuak salduz; lehenago ematen zuen dirua oparitzen ari zirela, baina gero kaleratzeak eta kreditu itxierak etorri dira… Uste dugu pertzepzio orokor bat dagoela gizartean bankuek jendeari ziria sartzen diotela, eta pertsona horiek harriturik geratzen dira Fiare Banka Etikoari buruz hitz egiten diezunean. Interesa sortzen du.

Fiare Banca Etica

Artículos Relacionados

----