Varios

Pobreziaren kontrako Astea (Euskadi)

Pobreziaren Kontrako Asteko hiru hiriburuetako programa aurkezten dizuegu. Aurten Pobrezia Energetikoaren ardatz tematikoarekin, Euskadiko zenbait plataforma eta giza kolektibo, pobreziaren arrazoi estrukturalak salatuko dituzte eta egungo sistemari alternatibak planteatu, atxikituta bidaltzen dizuegun ekintza programa zabal baten bitartez. Hurrengoa aldarrikatzen duen manifestua ere eransten dugu: Babes sozialeko sistema mantentzea, pobreziaren aurka borrokatzeko mekanismo onenetako bat delako. […]

9 octubre 2014
Etiquetas:

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL
NULL

Pobreziaren Kontrako Asteko hiru hiriburuetako programa aurkezten dizuegu. Aurten Pobrezia Energetikoaren ardatz tematikoarekin, Euskadiko zenbait plataforma eta giza kolektibo, pobreziaren arrazoi estrukturalak salatuko dituzte eta egungo sistemari alternatibak planteatu, atxikituta bidaltzen dizuegun ekintza programa zabal baten bitartez.

Hurrengoa aldarrikatzen duen manifestua ere eransten dugu:

  • Babes sozialeko sistema mantentzea, pobreziaren aurka borrokatzeko mekanismo onenetako bat delako.
  • Konponbide bat ematea tarifa elektrikoaren defizita konpontzeko, baina tarifa igo barik; etxebizitzen birgaitze energetikoko plana hobetzea, enplegua sor dadin, energia menpekotasuna murriztu dadin, eta abar.
  • Energia berriztagarria ekoitzi eta merkaturatzeko ekimen txiki kolektiboak sustatu eta indartzea.
  • Giza eta ingurumen eskubideak urratzen dituzten Espainiako energia enpresak zigortzea eta neurri hertsagarriak hartzea eskubide horiek bete daitezen.
  • Sistema neoliberal-heteropatriarkal hegemonikoarekin bukatzea, ekologikoki suntsitzailea, etikoki bidegabea,  ekonomikoki ezberdintzailea eta kulturalki hondatzailea delako. Eta bereziki kaltegarria delako naturarentzat eta emakumeentzat.

Anima zaitez eta parte hartu!

Artículos Relacionados

----