Consumo Responsable

Truke, bigarren esku eta trukerako sare soziala sortu dute

Truke bigarren esku eta trukerako sare soziala (www.truke.eu) aurkeztu dute gaur, azaroaren 3an, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta izen bereko elkarteak. Elkartasuna eta jasangarritasuna defendatzen dituen egitasmoa da Truke, kontsumo kolaboratiboaren aldekoa da eta teknologiek ahalbidetzen duten etengabeko komunikazioan oinarrituko da objektuen berrerabilpena sustatzeko. Trukearen bidez, muxutruk emandako gauzen bidez, edo bigarren eskuko salerosketa dela medio, […]

4 noviembre 2014
Etiquetas:

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Truke bigarren esku eta trukerako sare soziala (www.truke.eu) aurkeztu dute gaur, azaroaren 3an, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta izen bereko elkarteak. Elkartasuna eta jasangarritasuna defendatzen dituen egitasmoa da Truke, kontsumo kolaboratiboaren aldekoa da eta teknologiek ahalbidetzen duten etengabeko komunikazioan oinarrituko da objektuen berrerabilpena sustatzeko.

Trukearen bidez, muxutruk emandako gauzen bidez, edo bigarren eskuko salerosketa dela medio, beren kontsumo ohiturak aldatu nahi dituzten herritarren komunitatea sortu eta indartzea du helburu.

Aurkezpenean izan den Ainhoa Iraola Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako zuzendariak azaldu duenez, «euskarri nagusia webgune bat da, nahiz eta Twitter eta Facebook eta abar ere badituen, eta produktuak, objektuak, trukatzea du helburu».

Erabiltzaileek arropa, jostailuak, tresnak, kultur produktuak eta abar trukatzeko aukera izango dute. Sare soziala Truke elkartearen ekimena da, eta hitzarmen bidez 38.000 euro bideratuko dizkio Foru Aldundiak; izan ere, Iraolak azaldu duenez, hondakinen berrerabilpenean oinarritzen da ekimena.

«Gipuzkoa aitzindaria da hondakinen kudeaketa egokian; aldaketa sozial sakona egiten ari gara; eredugarri bihurtzen ari gara, eta tresna honekin ere beste urrats bat emango dugu norabide horretan», gaineratu du Iraolak.

30 lagun inguru osatzen dute Truke, berrerabilpena sustatzen duen irabazi asmorik gabeko elkartea. Esparru profesional ezberdinetatik etorriak, antzeko interes eta ardurak dituzte guztiek. Pertsonen arteko elkartasuna eta ingurumenarekiko errespetua ezinbestekotzat jotzen dituzte.

Artículos Relacionados

----