Varios

Bilbo, Ekonomia Sozialaren 2018ko Foro Globalaren egoitza izango da

Bilbo izango da Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako 2018ko Foroaren IV. edizioaren egoitza. Albistea, irailaren 7tik 9ra bitartean Montreal hiri kanadarrean egin den nazioarteko topaketa horren III. Edizioaren barruan jakinarazi da. Bertan, 1.500 pertsonak hartu dute parte, eta, horien artean, 60 herrialdetik gorako 350 hautetsi egon dira. Bizkaiko hiriburuak jarduteko ardatz nagusien artean dauka hiri inklusibo […]

14 septiembre 2016
Etiquetas:

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Bilbo izango da Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako 2018ko Foroaren IV. edizioaren egoitza. Albistea, irailaren 7tik 9ra bitartean Montreal hiri kanadarrean egin den nazioarteko topaketa horren III. Edizioaren barruan jakinarazi da. Bertan, 1.500 pertsonak hartu dute parte, eta, horien artean, 60 herrialdetik gorako 350 hautetsi egon dira.

Bizkaiko hiriburuak jarduteko ardatz nagusien artean dauka hiri inklusibo eta integratzaileenei lotutako gizarte ekonomiako politiketan buru izatea, eta arduradun publikoak eta gizarte eragileak elkartuko ditu Europan lehen aldiz. Maila goreneko goi-bilera horri esker, enpleguan, kalitatean eta ongizatean eragina duten gizarte ekonomiaren alorreko praktika onak eta gakoak ezagutu eta partekatu ahal izango dira.

Montrealen antolatutako aurtengo edizioan Bilboren hautagaitza defendatzen jardun duen Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enpleguko zinegotziak adierazi duenez, albistea “oso positiboa da hiriarentzat, hauxe baita mundu osoan antolatzen den gizarte ekonomiaren arloko Fororik garrantzitsuena”. “Montreal baldin bada une honetan Amerikarako mundu mailako erreferentea –gaineratu du- Bilbo ere mundu mailako erreferentea izango da Europa osorako”.

Era berean, zinegotziak nabarmendu du, erabakiak oso-osorik erantzuten diola udalak gizarte-premiak kontuan hartu eta pertsonei lehentasuna ematen dien enpresa-eredu bati lotutako politikak bultzatzearen alde hartua duen konpromisoari, betiere partaidetzaren kultura sustatuz eta garapen jasangarriarekiko konpromisoa eta gizarte-kohesioa indartuz, erantzunkizun eta elkartasun irizpideen arabera.

Bilbok ekainean aurkeztu zuen Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako 2018ko Foroa hartzeko hautagaitza, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta hirugarren sektoreko eta gizarte ekonomiako eragileen babesaz. Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako IV. Foroaren egoitza izateko Bizkaiko hiriburua hautatu izanak agerian utzi ditu erakundeen arteko elkarlanaren eta lankidetza publiko-pribatuaren balioa, eta hirugarren sektorearekiko harreman positiboak eta egonkorrak izatearen garrantzia.

Horren erakusgarri da, Montrealen egin den III. ediziora, Maria Ubarrentxena Arrasateko Alkatea, Ibon Zugasti Mondragon Kooperatibako ordezkaria eta Txema Franco Lantegi Batuak-eko zuzendari nagusia Xabier Ochandianorekin batera bertaratu izana.

Bilbo, munduko erreferentziazko Klubean

Bilbo izendatu dute foroaren hurrengo egoitza izan dadin, eta, horrekin, mundu mailako erreferentziazko klubari gaineratu zaio gizarte ekonomiaren eremuan, Seulekin eta Montrealekin batera, horiexek izan baitira aurreko hiru edizioetako egoitzak. Bestetik, hiriak nazioarteko proiekzioa duten ekimen politikoak, kulturalak eta kirol eremukoak hartzeko unean pizten duen interesa berresten du aipatutako izendapenak. Izan ere, 2015ean, % 34 hazi zen Bilbon egin ziren nazioarteko biltzarren eta bileren kopurua, aurreko urtearekin alderatuta. Estatuko egoitza nagusien artean kokatzen du horrek hiria, biltzarrak eta bilerak antolatzeari dagokionez.

Batzorde Exekutiboa

Bilbo eskubide osoko kidea da, batzarrean bozka emateko eskubidea dauka, eta Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako Foroaren Batzorde Exekutiboan hartzen du parte; gizarte ekonomia solidarioaren sarean dauden tokiko gobernuei eta kideei gordetzen zaie titulu hori. 2015eko abenduan, Bilbo sarean sartu zen Ohorezko Batzordeko kide gisa, eta, 2016tik aurrera, eskubide osoko kidea da.Montrealen egin den Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako III. Foroan, Bilbok bat egin du International Center for Innovation and Knowledge Transfer on the Social economy-ren (CITIES) sorreran, lanerako egitasmoa ezartzeko xedez, ezagutzak eta praktika onak parteka daitezen gizarte ekonomiaren eremuan.

Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako Foroa

Global Social Economy Forum (GSEF) nazioarteko elkartea da, eta horren kide dira gizarte ekonomia solidarioa garatzearekiko konpromisoa hartu duten tokiko gobernuak eta gizarte zibileko eragileak. Gizarte ekonomia solidarioko erakundeen eta tokiko gobernuen artean hitzarmenak egitea errazteko asmoz sortu zen, bai kalitatezko enplegua eta hazkunde parekidea sortzea sustatzeko xedez, bai demokrazia parte-hartzaileak eta garapen iraunkorrak aurrera egiteko xedez.

Ekonomia soziala, Euskadin sustraitzearekiko tradizioa

Ekonomia soziala, erantzukizunarekin, parte-hartzea eta ingurune laboralaren demokratizazioarekin, Euskadiko espiritu ekintzailearekin, tradizioarekin eta enpleguarekiko konpromisoarekin bat dator.

Datuek erakundeen –kasu honetan, Bilboko Udalaren– jardunaren nondik norakoaren ezaugarri bihurtu den apustu honen arrakasta bermatzen dute. 2014an, ekonomia sozialaren eremuan, 76.843 enplegu zeuden eta 9.855 milioi euroko urteroko fakturazioa sortzen du. Ekonomia sozialeko enpleguaren pisua okupatutako populazioaren %8,6rena da.

Artículos Relacionados

----