Ecologismo

Deustuko baserritar eta kontsumitzaile taldea

Deustuko bihotzean, elizarekin parez-pare, gazte lokala dago. Bertan eztabaidatzen eta jorratzen dituzten ekimenen artean, elikadurak leku garrantzitsua dauka. Deustuko gazte lokalekoak aitzindariak dira Bilbo Handiko hiri-agroekologia urratzen. Kontsumitzaile arduratu batzuen proposamenak ere lagundu du horretan: 2009an, Ikerrek (Deustuko kontsumo elkarteko kidea) Hernaniko lagun bati entzun zion, garagardo pare bat hartzen ari zirela, han bazeukatela talde […]

24 agosto 2013

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL
NULL

Deustuko bihotzean, elizarekin parez-pare, gazte lokala dago. Bertan eztabaidatzen eta jorratzen dituzten ekimenen artean, elikadurak leku garrantzitsua dauka.

Deustuko gazte lokalekoak aitzindariak dira Bilbo Handiko hiri-agroekologia urratzen. Kontsumitzaile arduratu batzuen proposamenak ere lagundu du horretan: 2009an, Ikerrek (Deustuko kontsumo elkarteko kidea) Hernaniko lagun bati entzun zion, garagardo pare bat hartzen ari zirela, han bazeukatela talde bat, zuzenean baserritarren produktua lortzeko sortua.

«Ideia polita iruditu zitzaidan, eta hemen horrelako zerbait egin genezakeela pentsatu nuen. Inguruko jendeari proposatu nion eta gazte lokalera jo genuen, bilketa puntu oso egokia izan zitekeelako. Arazo gabe utzi ziguten giltza, eta elkarlanerako prest agertu ziren».

Egun, 25 otzara banatzen dira astero-astero. «Familiak izaten dira gehienak. Gazteak eta ez hain gazteak; gurasoak alde batetik eta seme-alabak bestetik… Denetik dago. Bakarrik bizi diren batzuk ere badira. Sasoiko barazki ekologikoak dira otzararen oinarria, «urte osoan zehar, 50 euroko kuota ordaintzen dugu hilero; eta sasoiko barazki ederren kutxa ekartzen digu Josebak astero. Udaberrian barietate gutxiago, eta udan gainezka, baina beti kuota berbera. Barazkiez gain, beste ‘estra’ batzuk eskatu daitezke: plantilla batean markatzen ditugu, eta, guk plantilla aldatu ezean, astero gauza bera etortzen zaigu: arrautzak, ogia, iogurta, esnea, gazta, oilaskoa, txerrikia…».

Gazte lokaleko zenbait parrokiano ere sartu ziren kontsumo taldean, baina duela hilabete batzuk utzi egin zuten. Ikerrek azaldu digunez, «erdigunetik bost minutura, ‘auzo-ortua’ dago, ‘Baratze taldeko’ zenbait lagunen artean lantzen dutena. Auzoan bertan erabilerarik gabe zeuden lur publiko batzuei etekina ateratzeko asmoarekin, ortugintza ekologikoari buruzko formazioa jaso zuten EHNE Bizkaiaren bitartez. Orain autoaskiak dira».

Bi urte hauetan partaide kopuruan gorabeherak izan dira, «hasi eta segituan 30 lagun izatera iritsi ginen. Ahoz-ahokoak oso ondo funtzionatzen du! Gainera, jakiak primerakoak dira. Asteroko barazki otzararekin hasi ziren gazte batzuk, eta beraien gurasoak ere animatu zituzten, jendea hurbiltzen joan zen, gazte lokalean sentsibilizazioa ere landu zuten…

Taldearen ibilian izan da kide kopuruak behera egin duen momenturik, baina, nabarmendu dutenez, «segituan bildu izan zaizkigu kide berriak. Bilboko beste auzo batzuetatik ere informazio eske etorri zaizkigu. Orain ez dugu jende gehiago hartzen, Joseba Koskorrotzaren ortua ekoizpen-mugan baitago» (Josebak Ondarruko hamaika laguneko beste talde bati ere eramaten dizkio barazkiak).

Deustuko taldean, garrantzi handia ematen diote harremanak lantzeari. Zer hoberik horretarako, auzolana baino? 2010eko neguan, Bedaronako –Ea, Bizkaia– Joseba Koskorrotzak bere azalean ezagutu zuen «ziklogenesi explosiboa» zertan datzan. «Negutegiak kolapsatu egin ziren, burdinak oker-oker eginak gelditu ziren. Tutuak moztu, zatiak aprobetxatu eta berriro altxatu behar izan genuen. Plastikoa, noski, apurtuta. Auzolana deitu eta sekulako taldea bildu zen. Itzela izan zen, hurrengo denboraldiko barazkiak landatzeko garaiz iritsi baikinen. Gainera, eatarrak diren taldeko kideei esker, auzolanak jarraipena izan zuen denboran». Ikerrek gogoan du eguna: «Zapatu ederra izan zen; eguraldi, miserablea egin zuen, baina lan ona egin genuen, eta gero bazkarian primeran egon ginen».

Hauek dira proiektuan parte hartzen duten baserritar ekologikoak:

Joseba Koskorrotza (Ea), Iñaki Urkijo (Laudio), Cesar Valera eta Helen Groome (Karrantza), Amagoia Villanueva (Abadiño), Mikel Kormenzana (Urduña), Bizkaigane Elkartea (Errigoiti), Gaizka Idoeta (Lekeitio), Nafarroako arroza, Palentziako lekandak…

Artículos Relacionados

----