Varios

Pobreziaren aurkako «txerto eraginkorra» eskatuko dute

«Egungo pandemia larrienari» aurre egitera deitu dituzte herritarrak hainbat gizarte eragilek. Pobrezia da pandemia hori, eta haren aurkako txertorik badela sinetsita daude. Ordea, txertoa gizarteratzeko borondate politikoa behar-beharrezkoa dela ohartarazi dute. Agintariei eredu ekonomiko eta sozial bidezkoagoa eskatzeko eta pobreziari aurre egitea galdegiteko, kalera ateratzeko deia egin diete herritarrei, larunbatean izango den Pobreziaren aurkako Nazioarteko […]

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL
NULL

«Egungo pandemia larrienari» aurre egitera deitu dituzte herritarrak hainbat gizarte eragilek. Pobrezia da pandemia hori, eta haren aurkako txertorik badela sinetsita daude. Ordea, txertoa gizarteratzeko borondate politikoa behar-beharrezkoa dela ohartarazi dute. Agintariei eredu ekonomiko eta sozial bidezkoagoa eskatzeko eta pobreziari aurre egitea galdegiteko, kalera ateratzeko deia egin diete herritarrei, larunbatean izango den Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira. Ekimen ugari antolatu dituzte.

Pobrezia ikusteko ez da urrutira joan behar. 160.747 lagun daude lan gabe Hego Euskal Herrian. Gizarte Bazterketaren aurkako eta Eskubide Sozialen aldeko Plataformaren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 123.394 langabe daude -Nafarroan 37.353 ziren irailean-. EAEko datuei lotuta, 40.000 lagunek ez dute deus jasotzen. 206.581 lagunek lan prekarioa dutela salatu du plataformak; hamar kontratutik bederatzik ez dituztela 1.000 euroko soldatak gainditzen, eta %60ak ez direla 750 eurotara iristen. Hala, langileen erdiak, hilean 1.000 eurotik behera kobratzen dituzte.

Egoera horretan, gizarte zerbitzuetan langileak falta direla eta, 8.000 familia daude gizarte laguntzak jasotzeko espedienteak ebazteko zain. Jakinarazi dutenez, elikagai bankuetan, Caritasen eta antzeko erakundeetan %40 hazi dira laguntza eskaerak, eta 35.000 lagunek eskuratzen dituzte egun jakiak horien bitartez. Hain zuzen, 53.600 familiak ez dute nahiko diru eguneroko gastuei aurre egiteko: ia 64.000 etxetan zailtasunak dituzte jakiak eskuratzeko, bigarren eskuko arropak erabili behar dituzte eta zailtasun handiak dituzte ordainketak egiteko. Horren lekuko da beste datu hau: hipotekak ez ordaintzeagatik, hiru etxebizitza bahitzeko tramitazioa egiten dute egunero Araba, Bizkai eta Gipuzkoako auzitegiek. Horiek guztiak salatuko dituzte gaur goizean, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen ordezkaritzaren aurrean egingo duen ekimenean.

Ekimen gehienak larunbatean

Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna larunbatean izanik, egun hartarako deitu dituzte ekimen nagusiak eragileek. Bilbon, aldiz, ostiralean da hitzordua. Dena den, aste osoan izango dira ekimenak. Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundea, Euskadiko Gazte Kontseilua, Amnesty International, eta Nafarroako eta Gipuzkoako Pobreziarik Ez plataformak dira deitzaileak, besteak beste.

MOBILIZAZIO NAGUSIAK

Donostia. Haizearen Orrazitik bizikleta martxa aterako da larunbat eguerdian. Aste osoan hitzaldiak, zineforumak…

Bilbo. Ostiralean, 17:30ean hasita, jokoak, tailerrak eta animazioa Arriaga antzoki aurrean. 19:30ean, manifestazioa.

Gasteiz. 11:00etatik hasita, tailerrak eta informazio mahaiak Foru plazan. 13:00etan, banketxeetatik tourra.

Iruñea. Milurteko txaranga-k lagundutako martxa larunbatean, 12:00etan, zezen-plazatik.

Baiona. Herriko Etxe aurrean izango dira ekimenak, larunbatean, 15:00etatik 18:00etara.

Artículos Relacionados

----