[ES Paperak 2. zk.] Ekonomia Sozial eta Solidarioaren esperientziak: estrategiak eta ikaskuntzak partekatuz

NULL

Buscador de recursos

NULL

Argitalpen honek, RILESS, Hegoa Institutua (EHU), REAS Euskadi eta Emaus Gizarte Fundazioak burututako ikerketaren emaitzak biltzen ditu. Ikerketa honek, bai barne zein kanpo baldintza ezberdinak dituzten baina aldi berean bai hegoaldean zein iparraldean ekonomia sozial eta solidarioaren logika konpartitzen duten erakundeentzako inspirazio, berrikuntza eta moldatze iturri izan daitezkeen ekimen, estrategia eta ikasketei buruz hausnarketa egin nahi du. Bertan, aipamen berezia egiten zaie Argentina, Brasil, Euskadi eta Espainiar Estatuko kasuei.

Laburpena

Gaur egun, arrazionaltasunetik kanpoko gune sozial eta ekonomikoak eta kapitalismoan oinarritutako antolakuntza erak sortu nahi dituzten esperientzen garapena sumatzen dugu. Gizarte zibil lokal eta globala sortzeak horretan lagundu du; topaketa foroen eta mugimendu sareen bitartez, hainbat esparrutatik sortzen diren ekimenen arteko elkartrukea eta elkarrizketa sustatzen da. Bizi dugun testuinguru aldaketak eraldaketa ugari ekarri ditu, ez soilik ekonomiari eta gizarteari dagokienez, beste ekonomia bat eraikitzeko prozesuan ezagutza eta ikaskuntza ulertzeko moduari dagokionez ere.

Era horretan, lan honen helburu nagusia da hegoaldean zein iparraldean dauden Ekonomia Sozial eta Solidarioen (ESS) sareak indartzea eta antolatzea, ikerketa kualitatiboaren bitartez. Ikerketa honek hausnarketa egiten du erakundeen inspirazio, berrikuntza eta egokitze iturri izan daitezkeen ekimen, estrategia eta ikaskuntzen inguruan. Erakunde horiek baldintza eta inguru oso desberdinak dituzte, baina ESSren logikarekin bat egiten dute, bai hegoaldean zein iparraldean; bereziki aipatzen dira Argentinako, Brasilgo, Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) eta Espainiako Estatuko kasuak.

Sarrera labur baten ondoren, lehen atalean, ikerketaren helburuak eta prozesuan erabilitako metodologia aurkezten dira. Bigarren atalean, esperientzien analisia testuingururatzeko, ikertutako lurralde eremuetan ESSren jatorria esparru teorikoan eta praktikoan erakusten duen marko orokor laburra eskaintzen da. Ondoren, berezko testuinguruetan ikertutako esperientzien analisiaren emaitzak aurkezten dira; kapitulu horretan, EAEko eta Espainiako Estatuko ingurutik eta Argentina eta Brasilgo esperientzietatik eratorritako ikaskuntzak biltzen dira. Azken atalean, ondorio gisa, ikerketatik eratorritako ikaskuntza komunak eta ondorio orokorrak jasotzen dira.

Enlace a la publicación en castellano

Bestelako erreferentizak:

Ihardunakdia: “Estrategias para otra forma de hacer economía ante las crisis

Hego eta Iparreko Ekonomia Sozial eta Solidarioako esperientzien Gida

Ekonomia Solidarioaren Paperak 1. zk.: “Ekonomia soziala, enpresa soziala eta ekonomia solidarioa: kontzeptu ezberdinak eta eztabaida berbera”

Archivos adjuntos:

paperak_ES_2_ReasEuskadi